martes, 9 de mayo de 2017

Zetarrak

Lourdesek ekarri digu sorpresa bat: zapata kutxa batean, hosto batzuk  eta har beltz txikitxu batzuk. Zer zen hori?
Alaznek bazekien zer ziren, bere amamak etxeak dituelako: ZETARRAK dira!!!. Kutxan ere arrautzak daude. Batzuk utzik (zuriak direnak) eta beste batzuk grisak (oraindik zetarra barruan dutenek)


Oso txikiak direnez, erabili behar izan dugu lupa bat ondo ikusteko.



















Baina nola zaintzen dira zetarrak? Informazioa bilatu genuen: Interneten, Udal liburutegitik ekarritako liburuetan, eskolako liburutegian,...





















Lehenengo gauza zen, morera hostoak topatzea (hori bakarrik jaten dutelako). Eskerrak Algortan asko daudela!
Badirudi, zetarrek pasatzen dutela denbora osoa jaten, ez dutela lorik egiten. Beraz, kontuz ibili behar gara. Noizean behin begiratu behar dugu ea hosto nahikorik duten.


Eta jaten eta jaten...  aldatu zaie kolorea. Oraindik oso txikiak dira. Baina, begira zer nolako zuloak egiten dituzte hostoetan! Jatun handiak dira.
















No hay comentarios:

Publicar un comentario