lunes, 22 de mayo de 2017

Areitz soroa

Maiatzaren 18an Areitz Soroa baserrira joan ginen. Oso urrun zegoenez, autobusez joan behar izan genuen. Primeran pasatu genuen! 
Heldu ginenean ogia egiteko osagaiak prest zeuden mahai gainean. Baina lehenago, txamarrak eta motxilak kendu behar.

IRINA

LEGAMIA

GATZA













Osagai bat falta zen. Badakizue zein?.... bai, URA. Roberrek gero ekarri zuen.
Orduan, mahai inguruan elkartu ginen Roberri entzuteko.



Albuma

Erakutsi zigun ere nondik ateratzen zen irina eta nola egiten zen.
Azalpen guztiak adi-adi entzun ondoren, hasi ginen orea egiten.

Albuma

Nahastu genituen ondo osagai guztiak (ura ere bai) eta forma eman genion. Roberrek esan zigun usaintzeko. Nolako usaina zuen?

Zer falta zen? ba labean sartu. Baina hori egin baino lehen ondo garbitu behar zen barrutik.

Albuma

Garbi garbi zegoenean, hartu genituen gure ogiak eta banan-banan, joan ginen labean sartzen. 

Albuma

Itxaron behar genuenez ogia egosi arte, aprobetxatu genuen bazkaltzeko. Bazkal ostean, egin genuen sagar zukua eta animaliak ikustera joan ginen.
Noski, eta arratsaldean, etxera eraman genuen guk egindako ogia!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario