martes, 28 de marzo de 2017

Kaixo!Berriz ere hemen gatoz zuei kontu kontari.

Badakizuen moduan garraiobideak aztertzen ari gara gelan. Pasadan egunetan, airetik doazenak ikusten egon ginen,hegazkina, helikopteroa, e.a. ikusi genituen. 

Momentu horretan, askori pilotuak izateko grina etorri zitzaigunez hegazkinak egitea pentsatu genuen. Horretarako paperezko folioak erabili genituen eta gero bakoitzak nahi zuen bezela apaindu zuen bere hegazkina gometsekin.
Albuma

Ondoren, beraiekin jolasten ibili ginen. Alde batera eta bestera ibili ziren gure hezkinak gela guztitik!


Albuma

Betiko bezala, gure hegazkinak etxera eraman genituen etxean denei erakusteko.
Albuma


Begira zelako politak irten ziren.


Gure hegazkinak!!

Gaurkoz hau da dena, ondo segi!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario