viernes, 24 de marzo de 2017

Kaixo guztioi!!

Bagatoz berriro. Garraioekin jarraitzen dugu lanan. Horregatik, beste egunean kotxeak egin genituen gelan.

Politak dira, gure kotxeak!

Honelako kotxeak egiteko, lehenengo komuneko papelak izaten duen tutua urdinez margoztu genuen.
Albuma

Gero, gau osoan lehortzen utzi genituen eta hurrengo egunean gurpilak, bolantea eta apaingarriak jarri genizkien.

Albuma

Dotore dotore, gure kotxeak ezta?
Gure kotxeak

Gero etxera eraman genituen denei erakusteko. 

Hurrengo egunetan semaforoa, zebrabidea eta espalopia aztertzen ibili ginen. Gainera, pasadan hasteko egun batetan, patioan motorrekin talka batzuk izan genituen. Arazo hau konpontzeko konturatu ginen zebrabide eta semaforoak beharrezkoak genituela arazo gabe mugitzeko edonondik. Hau dela eta, gelan semaforoa eta zebrabidea egin genituen.

Hasteko, bai bata zein bestea, biak beltzez margotu genituen.

Albuma


Ondoren, zebrabideari marra zuriak itsatsi genizkion.
Hasieran beltz beltza zegoen.

Albuma


Begira gero zelan gelditu zen?




Ondoren, semaforoari gizontxo biak, bat berdea eta bestea gorria, jarri genizkion.

Gizontxo berdea



Gizontxo gorria
Begira zelan gelditu ziren biak?

Gure semaforoa eta zebrabidea

Ondoren, semaforoarekin eta zebrabidearekin jolasten ibili ginen. Alde batetik bestera joanez, semaforoaren kolorearen arabera.


Albuma. Bizkor semaforoa gorrian jartzera doaaa!


Gero biak gure gelako atean itsatsita utzi genituen.
Zabrabidea eta oinezkoen semaforoa
Denok semaforoa berdean jartzeko zain



























Honekin amaitu dugu!! Ondo segi denok!!
Agurrrr


No hay comentarios:

Publicar un comentario