viernes, 3 de febrero de 2017

Gazteluak

Gai berri batekin gaude. Laster inauteriak datoz eta eskolan aukeratutako mozorroa Erdi Aroarekin lotuta dagoenez, pentsatu dugu Gazteluei buruz zerbait egitea.

Hasi ginen esaten zer genekien gazteluei buruz eta gero zer jakin nahi genuen.




Segituan idatzi genien gurasoei ohar bat laguntza eskatzen.
Etxetik informazioa pilo bat eraman genuen eskolara: liburuak, Internetetik topatutakoa,...


Gero hasi ginen eskola apaintzen. Begiratu genuen etxetik ekarritako liburuetan nolako izan behar zen gaztelua. Gauza pilo bat egin behar genuen.


Armadura


Herensugea














Soldadua















Txikitxuek  atea eta harriak  egin zituzten.



Ateko arkua

Ate atzeko zerua


Atea eginda!

Harresian harriak margozten



Ze polita!

Banderak ere egoten ziren gaztelu guztietan.


Albuma
 Leihoetan ere jarri behar genituen gazteluetan bizi zirenak: printzesak, erregea, erregina,...


















Gure printzesak

Mamu bat ere zegoen, kateekin eta guztiz!!!

































Ainhoa eta Juliak egin zituzten kateak.

Ikasi genuen guztiarekin, liburu bat egin genuen gure gelako liburutegirako.



Oraindik gure gelako atea apaindu gabe genuenez, horretan aritu ginen egun batzuetan. Atea eta almenak egin genituen denon artean.


Albuma
Albuma

Azkenik hemen duzue gure  gelako ATEAAA!!


Gelako atea


Ondoren, gure gelako bandera zein izango zen aukeratu genuen. Horretarako denon artean gure gelako banderaren ikurra zein izango zen erabaki genuen. Mamua izan zen irabazlea!!



Hurrengo pausua, mamua irudikatzea izan zen.



Gero manuak ebaki eta banderetan itsatsi genituen.








Banderak primerakoak atera zitzaizkigun, ez duzue uste??
Bandera batzuk


Bukatzeko gure gaiarekin, gelako erregina eta errege moduan sentitzeko bakoitzak bere koroia egin zuen. 


Albuma


Azkenik hemen dituzue gure gelako erreginak eta erregeak!!
Albuma

Dotore gaude denok, noski baietz!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario