jueves, 19 de mayo de 2016

Bisita sorpresa!

Atzo Ane etorri zen zen eskolara sorpresa batekin. Jarri zuen alfonbran kaiola bat, baina nahiz eta begiratu eta begiratu, ez genuen asmatzen zer zegoen barruan. 
Ikusi genuen tutu bat zeukala guk patioan pilotekin jolasteko daukaguna bezalakoa. Baina ez zegoen pilotarik. 
Bazeukan ere etxetxo bat. Orduan Anek hartu zuen gure hamaiketakotik sagar zati bat eta sartu zuen kaiolan. Ixilik geratu ginen eta berehala nabaritu genuen mugimendua etxetxoan. 
Azkenean ikusi genuen: SAGUTXU bat zen!!! STITCH izenekoa. Gero sartu genuen bola handi batean eta hor ibili zen bueltaka alfonbra osotik. Primeran pasatu genuen!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario