viernes, 15 de abril de 2016

Medikuak gara

Material asko daukagu giza gorputzari buruzko gauzak ikasteko. Liburuetatik aparte, Uxuek ekarri zigun aparatu bat. Zertarako zen? Bere aita medikua da eta Uxuek azaldu zigun bezala, bihotza entzuteko erabiltzen da. Izen arraroa dauka: FONENDOSKOPIOA.





Makil batzuk ere ekarri zizkigun. Hauek ahoa ikusteko ziren. Gero hartu genituen tresnak eta mediku bihurtu ginen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario