sábado, 23 de diciembre de 2017

OLENTZERO EGUNA

OLENTZERO EGUNA HELDU ZEN ETA NOSKI, BASERRITARREZ JANTZITA JOAN GINEN GUZTIOK ESKOLARA.




11ETAN PATIORA JAITSI GINEN  KALEJIRAZ OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREKIN ZETOZEN ZABALAKO LAGUN GUZTIEKIN ELKARTZEKO. 
EZIN GENUEN SINESTU: OLENTZERO ETA MARI DOMINGI GUREKIN EGONGO ZIREN!!!

ALBUMA

OLENTZERORI ABESTU ONDOREN, OPARIAK BANATU ZIZKIGUN. ZE POLITAK!!! DENETARIK EKARRI ZIZKIGUN: IPUINAK, ERAIKUNTZAK SORTZEKO PIEZAK ETA ARGI MAHAI BAT BERAREKIN LAN EGITEKO BESTE JOSTAILU BATZUEKIN. 

URTARRILEAN OPARI GUZTIEKIN JOLASTEKO IRRIKITAN GAUDE!  

ALBUMA

12ETAN AITA ETA AMEKIN ELKARTU GINEN TXOKOLATE GOXO GOXO BAT HARTZEKO. UMMMMMMM!

ALBUMA


ETA HOLAN, ESKOLA AZKEN EGUNA AMAITU ZEN.

GABON ZORIONTSUAK PASA DITZAZUELA!!!




jueves, 21 de diciembre de 2017

KAX KAX KAX ATEAN


OLE OLENTZERO


GABONETAKO KARPETA

OSO KARPETA POLITA EGIN DUGU GURE LAN GUZTIAK ERAMATEKO. HONA HEMEN DUZUE!









ELURREZKO PANPINA

KOMUNEKO PAPER TUTUEKIN ELURREZKO PANPINAK EGIN DITUGU.

  • HASTEKO, TUTUAK TENPERA ZURIZ MARGOTU DITUGU.

ALBUMA


  • GERO, BEGIAK, SUDURRA ETA 3 BOTOI BELTZ ITSATSI DITUGU.

ALBUMA


  • AZKENIK, ANDEREÑOK LAGUNDU DIGU AHOA ETA BEKAINAK MARGOZTEN ETA ADAR ZATI BATZUK ITSASTEN ILEA ETA BESOAK EGITEKO.




viernes, 15 de diciembre de 2017

GABONETAKO ZUHAITZA

URTERO BEZALA, ESKOLAKO SARRERAN GABONETAKO ZUHAITZA JARRI DUGU. AURTENGOA EGITEKO, KOLORE EZBERDINETAKO KARTULINEN TIRAK ERABILI DITUGU. 


ALBUMA


jueves, 14 de diciembre de 2017

GABONETAKO POSTALA

LEHENIK, ZINTA SARTU BEHAR DUGUN ZULOAK ZULATU DITUGU.

HONEN OSTEAN, ZULOETATIK ZINTA SARTU DUGU.

GERO, IZAR HANDIA JARRI DUGU ZUHAITZAREN GAINEAN ETA TXIKIAK ZUHAITZAREN INGURUAN.

AMAITZEKO, GABONETAKO MEZUA ITSATSI DUGU POSTALAREN BARRUAN.


ALBUMA




GELAKO ATEA

GABONAK OSO HURBIL DAUZKAGU JADA ETA HORI DELA ETA ESKOLA APAINTZEN HASI GARA. 

LEHENIK, GURE GELAKO ATEA. ANDEREÑOK PROPASATU ZIGUN ATEA TXIMINIA BIHURTZEA ETA TXIMINIATIK OLENTZERO SARTZEN JARTZEA. IDEIA GUSTATU ZITZAIGUN ETA LANEAN JARRI GINEN. 

ANDEREÑOK PAPER GORRIZ ATEA FORRATZEN ZUEN BITARTEAN, GUK TXIMINIAREN GOIKALDEA, 

ALBUMA



OLENTZEROREN HANKAK

ALBUMA



ETA ADREILUAREN JUNTAK MARGOTU GENITUEN TENPERAZ. 

ALBUMA



GAUR, AZKENIK,  DENAREKIN AMAITU DUGU. 

ZE TXULA GERATU ZAIGUN GURE GELAKO ATEA! 









lunes, 11 de diciembre de 2017

ALBERTOREN URTEBETETZEA

LARUNBATEAN ALBERTOREN URTEBETETZEA IZAN ZEN ETA GAUR OSPATU DUGU GELAN. 

KOROA APAINDU OSTEAN ABESTU EGIN DIOGU ETA 3 SUZIRI BOTA DITUGU. GERO MERENDOLA IZAN DUGU. PATATA ETA GUSANITOAK SUPER GOXO EGON DIRA!


ALBUMA


ZORIONAK ALBERTO!!!

viernes, 1 de diciembre de 2017

EMAN BOSTEKO EUSKARARI!

GAUR EUSKARA EGUNA OSPATU DUGU. 

ASTEAN ZEHAR EUSKADIKO MAPA MARGOTU DUGU GELAN...

ALBUMA



ETA EUSKARAREN "E" GAINEAN GURE ESKUAK ESTANPATUZ JOAN GARA.

ALBUMA




GAUR BERTAN HH2-KOEKIN ELKARTU GARA JANTOKIAN ETA HAIEK EGINDAKO OSO HIZKI POLITAK ETA KOLORETSUAK ITSATSI DITUGU ETA NOLA ESTANPATU DITUZTEN HAIEN ESKUAK IKUSI DUGU.

ALBUMA




AZKENIK, HORMA-IRUDIA OSO OSO POLITA GERATU ZAIGU.







EMAN BOSTEKOA EUSKARARI!!!